Futbola

Idiazabal-Elgoibar partidako epailearen aurkako salaketa artxibatu egin dute

Manuel Sarrion epaileak jokalariei ez ziela euskaraz hitz egiten utzi salatu zuten bi taldeek, baina Gipuzkoako Futbol Federazioko lehiaketa batzordearen arabera, ez dago "zantzu nahikorik" hura zigortzeko.

ainara arratibel gascon
2018ko martxoaren 15a
15:20
Entzun

Gipuzkoako Futbol Federazioko lehiaketa batzordeak artxibatu egin du Elgoibarrek eta Idiazabalek Manuel Sarrion epailearen aurka jarritako salaketa. Elkarren kontrako partidan epaile horrek ez ziela jokalari eta entrenatzaileei euskaraz hitz egiten utzi salatu zuten bi taldeek, eta egiten zutenak kanporatu egingo zituela. Lehiaketa batzordearen arabera, ez dago "zantzu nahikorik" epailea zigortzeko, eta beraz artxibatu egin du salaketa. 

Otsailaren 17an bi taldeek jokatutako partidan jazo zen bi taldeek salatutako gertaera. Hasieratik epaileak ukatu egin zuen, eta adierazi zuen eskatu zien bakarra izan zela berarekin gaztelaniaz hitz egiteko, ez zekielako euskaraz. BiGipuzkoako Futbol Federazioak gaitzetsi egin zuen gertatutako. "Onartezintzat" jo zuen, eta ikerketa abiatu zuen. Izan ere, Gipuzkoako Aldundiak azalpenak eskatu zizkion, eta bi aldeen bertsioak ezberdinak zirelako. Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak, gainera, babesa eskaini zien Elgoibar eta Idiazabalgo klubei eta jokalariei, eta jardunbide horrek «ondorioak» izatea eskatu zien gaiaren inguruan erabakimena duten erakundeei.

Aste hauetan egin da ikerketa, eta erabakia izan da salaketa artxibatzea. Sarrionek Gipuzkoako Futbol Epaileen Batzorde Teknikoko presidente Emilio Navasen babesa izan du, eta haren jokabidea ikertzen egon diren arren epeile lanak egiten segitu du. Besteak beste, Idiazabalgoa gertatu, eta hurrengo asteburuan Jubenil Mailako Kopako Sanse eta Amara Berriren arteko partida zuzendu zuen.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.