Idoate Irujoren aurka gaur, Nafarroako lau t'erdikoan
ESKU-HUSKA. Juan Martinez de Irujok eta Mikel Idoatek lau t'erdiko San Fermin torneoko Aspeko adarreko finala jokatuko dute gaur, Naiaran (Errioxa, Espainia, 17:00, Nitro). Irabazleak Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du finalean, heldu den ostegunean, Iruñeko Labriten (11:30). Gaurko jaialdiko aurreneko partidan Alvaro Untoria atzelari errioxarrak lehen aldiz jokatuko du profesionaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu