Ifran: «Sarri jokatu behar dut nire balioa erakusteko»
REALA. Diego Ifranek aukera gehiago eskatu ditu hamaikagarrenez. «Apur bat nekatuta nago gauza bera behin eta berriro esateaz, baina orain bi urte eta erdi izan nuen lesioaren ostean ez ditut bi partida jarraian jokatu. Sarri jokatu behar dut nire balioa erakusteko», esan zuen atzo. Bestalde, Alberto de la Bellak esan zuen «bide onetik» doazela etxetik kanpo irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu