FUTBOLA

Igandean "errespetuz" jokatzeko eskatu die ESAITek Realaren eta Athleticen zaleei

Gaur jarri dituzte salgai derbirako sarrerak, 40 eta 90 euro bitartean.

Sarrerak salgai Anoetan. JON URBE, ARP
2014ko urtarrilaren 3a
15:13
Entzun

Igandean jokatuko dute Realak eta Athleticek derbia Donostiako Anoeta futbol zelaian, eta, partidaren harira, "errespetuz" jokatzeko eskatu die ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak bi taldeen zaleei.

Ohar batean, ESAITek nabarmendu du derbiaren gisako lehiak "zaleek elkarrekiko errespetuaren pedagogia" egiteko balio behar dutela. "Probintziakeriak" baztertzeko eta "fanatismo antzuetan" ez erortzeko eskatu du: "Lehia zelaira mugatu behar da".

Gaur jarri dituzte salgai derbirako sarrerak Anoetako txarteldegietan. Bihar eta etzi ere zabalik izango dira.

Lan saioa egin dute bi taldeek igandeko partidari begira. Entrenamendu osteko agerraldian, Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak aitortu du pentsatua duela igandeko hamaikakoa, baina ez du bihar arte jakinaraziko. Giro "berezia" nabari du, berriz, Markel Bergara Realeko jokalariak, eta uste du bi taldeak sailkapeneko goiko postuetan egoteak eragina duela giroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.