Iganderako sarrerak ondo saltzen ari dira
PILOTA. Bilboko Bizkaia pilotalekuko harmailak ez dira beteko igandean, baina itxura ona izango dute Olaizola II.aren eta Barriolaren arteko partidan. Lehen egunean, 300 sarrera saldu zituzten Internet bidez, eta Aspeko txartel saltzaileak enkargu ugari jaso ditu. Berriro ere Bilbora joateko apustua ondo irtengo zaie enpresei. Pilotariek, bestalde, gaur hautatuko dituzte pilotak (11:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu