Munduko errekor berria ezarri zen atzo Montrealgo Munduko Txapelketan. Tximeleta estiloko 200 metroetan Otylia Jedrzejczak poloniarrak 17 ehunenekotan ondu zuen berak zuen marka, eta urrezko domina irabazi. Michael Phelpsek bere hirugarren urrezko domina irabazi zuen 200 metro estiloetan. Estilo libreko 100 metroetan, ordea, ordubete lehenago, zazpigarren izan zen.
IGERIKETA . Munduko errekorra ondu du Jedrzejczakek tximeleta estiloko 200 metroko lasterketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu