motorra

Ignacio Corcuerak Dakar utzi behar izan du, garaiz kanpo iristeagatik

2012ko urtarrilaren 9a
17:40
Entzun

Ignacio Corcuera bilbotar auto gidariak Dakar Rallya utzi egin behar izan du, zazpigarren etapan garaiz kanpo heldu delako helmugara. Copiapon (Txile) zuten hasiera eta bukaera, eta Euskadi 4x4 Dakar Team taldeko kidea denbora muga baino hamar minutu beranduago ailegatu da.

"Kamioiak gu baino lehenago pasatu dira ibilbidetik, eta bidea txikituta utzi dute. Ondorioz, dunetan ezinezkoa izan da ondo pasatzea; nire autoa hirutik bitan geratu egiten zen", esan du Corcuerak. "Ez naiz sekula errenditu eta azken unera arte borrokatu naiz ametsarekin jarraitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.