Realak aukera bikaina izango du bihar Donostian Espainiako Lehen Mailara igotzeko, Celtaren aurka (18:00, Canal+) puntu bat nahikoa izango duelako, eta une hori iristeko gogoz daudela erakutsi dute gaur Realeko peñek ere. Atzo hasi zuten euren biltzarra, Zumarraga eta Urretxun, eta gaurko eguna jai giroan pasatu dute.
Bihar 14:30ean Urretxun paella-jana egingo dute, Ederrera pilotalekuan, eta ondoren Donostiara abiatuko dira partida ikustera.
Bi jardunaldi falta dira Bigarren A Mailako denboraldia bukatzeko. Elxen ariko da hurrengo astean Reala.
Hamaikako bera
Martin Lasarte Realeko entrenatzaileak lehengo asteko deialdi bera eman du gaur, entrenamenduaren ondoren, eta oso litekeena da biharko hamaikakoa ere bera izatea: Zubikarai; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Aranburu; Prieto, Zurutuza, Griezmann; Bueno. Aulkian Mandaluniz, Estrada, Labaka, Elustondo, Sergio, Nsue, Agirretxe geratuko lirateke.
futBOLA
Igoerako unea heltzeko gogoz
Realeko peñak jai giroan ari dira egiten euren biltzarra Zumarraga eta Urretxun, Anoetako biharko partidaren zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu