Euskalteleko Igor Anton txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa. Ikurriñaz beteriko bideak zeharkatu ditu Antonek Galdakao bere herritik pasatu den gaurko etapa irabazteko. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon, Juan Jose Cobok (Geox) jarraitzen du lider.
Euskaltelen lehenengo garaipena izan da gaurkoa eta atzetik zituenekiko distantzia motza mantendu duen arren, azken metroak gozatzeko aukera izan du gainera galdakaoztarrak.
Euskal Herrira iritsi da gaur Espainiako Vuelta, Nojatik abiatu dira txirrindulariak eta Bilbon amaitu dute 158,5 kilometro egin ondoren. Bihar Bizkaiko hiriburutik Arabakora joango dira, azkenaurreko etapa izango da eta 185 kilometro izango ditu.
Espainiako Vuelta, beraz, etzi amaituko da Madrilen.
Etapa: Irabazlea: Liderra:
1.- Leopard Jakob Fuglsang (Leopard)
2.- Christopher Sutton (Sky) Daniele Bennati (Leopard)
3.- Pablo Lastras (Movistar) Pablo Lastras (Movistar)
4.- Dani Moreno (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
5.- Joaquim Rodriguez (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
6.- Peter Sagan (Liquigas) Sylvain Chavanel (QuickStep)
7.- Marcel Kittel (Skil) Sylvain Chavanel (QuickStep)
8.- Joaquim Rodriguez (Katuxa) Joaquim Rodriguezek (Katuxa)
9.- Daniel Martin (Garmin) Bauke Mollema (Rabobank)
10.- Tony Martin (HTC) Christopher Froom (Sky)
11.- David Moncoutie (Cofidis) Bradley Wiggins (Sky)
12.- Peter Sagan (Liquigas) Bradley Wiggins (Sky)
13.- Michael Albasini (HTC) Bradley Wiggins (Sky)
14.- Rein Taaramae (Cofidis) Bradley Wiggins (Sky)
15.- Juan Jose Cobo (Geox) Juan Jose Cobo (Geox)
16.- Juan Jose Haedo (Saxobank) Juan Jose Cobo (Geox)
17.- Christopher Froom (Sky) Juan Jose Cobo (Geox)
18.- Francesco Gavazzi (Lampre) Juan Jose Cobo (Geox)
19.- Igor Anton (Euskaltel) Juan Jose Cobo (Geox)