Espainako Vuelta

Igor Antonek etapa eta lidergoa

Euskaltel-Euskadikoa izan da garaile Andorrako mendatean. Aurtengo Vueltako bigarren etapa du. Mosquera hiru segundora sartu da, Tondo hamarrera. Nibali 23ra, Rodriguez 59ra. Sailkapen nagusian Nibali dago bigarren, 45era.

2010eko irailaren 8a
18:23
Entzun
Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) da berriz ere Espainiako Vueltako liderra, gaur Andorran etapa irabazi ostean -probako 11.a, Vilanova i la Geltru-Andorra, 208,4 kilometro-. Vuelta honetako bigarren etapa du Antonek (Galdakao, 1983); Jaenen lortu zuen aurrekoa.

Maila bereziko mendian bukatu da gaurkoa, eta helmugarako lau kilometro falta zirela hasi da erabakitzen, Vincenzo Nibali, Ezequiel Mosquera, Joaquim Rodriguez liderrak eta Antonek ihes egin dutenean. Ondoren Mosquerak jo du aurrera, baina Antonek harrapatu egin du, baina azkeneko kilometroan atzean utzi ere. Hogei segundoko gainsaria eskuratu du, gainera. Mosquera bera sartu da bigarren helmugan, hiru segundora. Hirugarrena Xavier Tondo izan da, hamarrera. Nibali 23ra sartu da, Rodriguez 59ra.

Antonen bi garaipenez gain, beste bi euskal txirrindularik ere irabazi dituzte etapak aurten Vueltan: David Lopezek eta Imanol Erbitik.

Sailkapen nagusia

1. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) 47.37.15.

2. Vincenzo Nibali (Liquigas) 45era.

3. Xavier Tondo (Cervelo) 1.04ra.

4. Joaquim Rodriguez (Katusha) 1.17ra.

5. Ezequiel Mosquera (Xacobeo) 1.29ra.

6. Ruben Plaza (Caisse d'Epargne) 2.07ra.

7. Rigoberto Uran (Caisse d'Epargne) 2.14ra.

8. Nicolas Roche (Ag2R) 2.30era.

9. Frank Schleck (Saxo Bank) 2.30era.

10. Peter Velits (HTC-Columbia) 2.37ra.

Bihar korrituko dute 12. etapa: Andorra-Lleida (172,5 kilometro). Bigarren mailako mendate bat izango dute.

Hilaren 19an bukatuko da Vuelta, Madrilen. Etapa denen ezaugarriak, hemen.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.

- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.

- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.

- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.

- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.

- 7. etapa: Murtzia-Orihuela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Philippe Gilbert.

- 8. etapa: Villena-Xorret de Cati. Irabazlea: David Moncoutie. Liderra: Igor Anton.

- 9. etapa: Calpe-Alcoy. Irabazlea: David Lopez. Liderra: Igor Anton.

- 10. etapa: Tarragona-Vilanova i la Geltru. Irabazlea: Imanol Erbiti. Liderra: Joaquim Rodriguez.

- 11. etapa: Vilanova i la Geltru-Andorra. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Igor Anton.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.