Txirrindularitza

Igor Astarloa Milram taldetik bidali dute, ustezko dopin kasuagatik

2008ko maiatzaren 29a
16:30
Entzun
Igor Astarloa (Ermua, Bizkaia) Milram taldetik bidali dutela esan du gaur Gerry van Gerwen ekipoko managerrak, odolaren froga batean ustez positibo emateagatik. "Gutunez jakinarazi diogu gure erabakia", adierazi du Van Gerwenek. Astarloak helegitea sartu du, eta auzia abokatuen esku dago.

Italiako Giroko bigarren etapan ez zuen irten Ermuakoak, sabeleko arazoak zituela esanda.

Maiatzaren hasieran Alessandro Petacchi ere taldetik bidali egin zuen Milramek, dopinagatik zigorra jaso ondoren.

2003an munduko txapeldun izan zen Astarloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.