atenasko 2004ko olinpiar jokoak

Igor G. Galdeano bederatzigarren

Igor Gonzalez de Galdeanok ezin izan du olinpiar dominarik eskuratu. Azkenean, bederatzigarren amaitu du. Tyler Hamiltonek AEBetara eraman du urrezko domina, 57 minutu eta 31 segundoko denbora egin eta gero. Galdeanok ia bi minutu gehiago behar izan ditu proba egiteko (59:27).

2004ko abuztuaren 18a
19:14
Entzun
Euskal txirrindulariek ezin izan dute gaurko erlujupeko probetatik dominarik ekarri etxera. Goizean Joane Somarribak zazpigarren amaitu du, eta arratsaldean, Igor Gonzalez de Galdeanok bederatzigarren bukatu du (59:27).

Gizonezkoen erlojupeko proba Hamiltonek irabazi du. 57 minutu eta 31 segundu behar izan ditu estatu batuarrak 48 kilometroko ibilbidea egiteko. Viatcheslav Ekimov errusiarra izan da bigarren, eta Bobby Julch hirugarren. Jan Ullrich ageri zen faborito, baina alemaniarrak zazpigarren amaitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.