Euskaltel-Euskadik hurrengo urteko denboraldira begira taldea aurkeztu du eta Igor Gonzalez de Galdeano manager nagusia izango dela jakinarazi du. Orain arte, Miguel Madariagak betetzen zuen kargu hori, baina erretiroa hartu du. Hala ere, taldeari lotuta jarraituko du eta berak azaldu duenez, taldearentzat dirua biltzeaz eta txirrindularitza garbia egiteaz arduratuko da.
Kirol zuzendari berria, aldiz, Alvaro Gonzalez de Galdeano izango da.
Hurrengo denboraldian 24 txirrindularik osatuko dute Euskaltel-Euskadi taldea, orain arte taldean zeuden hemezortzik eta sei txirrindulari berrik.
Jarraituko dutenak:
Samuel Sanchez, Igor Anton, Javier Aramendia, Jorge Azanza, Sergio de Lis, Koldo Fernandez de Larrea,Aitor Galdos, Aitor Hernandez, Iñaki Isasi, Egoi Martinez, Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Amets Txurruka, Pablo Urtasun,Ivan Velasco eta Gorka Verdugo.
Berriak
Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez, Daniel Sesma, Gorka Izagirre eta Beñat Intxausti.
txirrindularitza
Igor Gonzalez de Galdeano izango da Euskaltel-Euskadiko manager berria
Orain arte Miguel Madariagak betetzen zuen postu hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu