Igor Gonzalez de Galdeanok (Gasteiz, 1973) Euskaltel-Euskadiko manager nagusi izateari utzi dio, taldeak gaur jakinarazi duenez. Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidenteari eman dio erabakiaren berri, arrazoi pertsonalengatik eta profesionalengatik laga duela esanez. "Erronka berriak" nahi dituela adierazi du Galdeanok.
Madariagak abenduaren 31ra artean karguan egoteko eskatu dio. Presidenteak "kezka" agertu du haren erabakiagatik.
Galdeano azkeneko sei urtean egon da Euskaltel-Euskadiko ardura teknikoetan; manager nagusi, 2009tik izan da. 1995-2005 artean txirrindulari profesionala izan zen; 1999an bigarren geratu zen Espainiako Vueltan.