reala

Igotzeko aukerak, jardunaldiak, sailkapena

2010eko ekainaren 3a
18:22
Entzun
Realaren aukerak igotzeko

- Igandean (ekainak 13) Celtaren aurka puntu bat eskuratzen badu, igoera lortuko du.

Zer kasutan ez litzateke igoko?

- Realak 71 punturekin bukatu -bi partidak galduta-, Betisek 73rekin -biak irabazita-, eta Levantek -bat irabazita- eta Herculesek -biak irabazita- ere 71rekin. Azken biokin hiruko berdinketa kasuan, Reala sailkapenean laugarren geratuko litzateke eta, beraz, Betis, Levante eta Hercules gora.

Igoerako taldeen azken asteburuko jardunaldia (ekainak 5-6)

- Cadiz-Reala: 1-3.

- Betis-Numantzia: 2-0.

- Real Union-Levante: 2-1.

- Cartagena-Hercules: 0-0.

Igoerako sailkapena

1. Reala 71 puntu.

2. Levante 68.

3. Betis 67.

4. Hercules 65.

5. Cartagena 65.

- Hiru aurrenetan bukatzen dutenak igoko dira Lehen Mailara.

- Realak talde denekin golen aldea du, Herculesekin izan ezik (puntuen berdinketa kasuetarako balio du horrek).

Hurrengo jardunaldia (ekainak 13, igandea. 18:00)

- Reala-Celta (Canal+).

- Levante-Castello.

- Hercules-Rayo.

- Salamanca-Betis.

- Recreativo-Cartagena.

Azkeneko jardunaldia (ekainak 19 edo 20)

- Elx-Reala.

- Betis-Levante.

- Real Union-Hercules.

- Cartagena-Albacete.

1967an igo, 2007an jaitsi

Reala azkeneko aldiz 1967ko apirilaren 23an igo zen Espainiako Lehen Mailara, Puertollanon 2-2 berdindu ostean. Ondoren, 40 urtean egon zen kategoria horretan, eta Espainiako bi Liga eta Kopa bat irabaztera heldu zen.

2006-2007an jaitsi zen Bigarren A Mailara. Denboraldian azkeneko postuetan izan zen ia-ia hasieratik eta, azken jardunaldira arte salbatzeko itxaropenari eutsi bazion ere, ekainaren 17an jaitsi zen, Valentzian galduta.

2008ko ekainaren 8an eskuan izan zuen igoera: 1-2 irabazten zihoan Gasteizen, Alavesen kontra, baina azken minutuetan bi gol sartu zituen etxeko taldeak eta Reala igo gabe gelditu zen.

Harrezkero areagotu egin ziren klubaren arazo ekonomikoak, eta krisi instituzionala ere bai. Lehen Mailara igotzeak bi arloetan egonkortasuna emango dio seguruenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.