Joaquin Rodriguez Purito-rentzat izan da gaur Comillas eta Sotres arteko etapa. 800 metro falta zirenean erasoa jo du Katushako txirrindulariak, eta horri esker lortu du garaipena. Harengandik hamabi segundora sartu da helmugan Tinkoff-Saxoko Rafal Majka poloniarra.
Haimar Zubeldiaren ihesaldia izan da, hala ere, gaurko etapako aipagarriena. Izan ere, Usurbilgoak talde buruan sartzea lortu du eta ihes eginda joan da, helmugarako bi kilomero falta zirenean, tropelak harrapatu duen arte.
Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, Astanako Fabio Aruk jarraitzen du lider, baina segundu bakarrera gerturatu zaio Joaquin Rodriguez. Hirugarren tokia, aldiz, Rafal Majkak bereganatu du.