Gozatu ederra hartzen ari da Michael Albasini (Orica Greenedge) Erromandiako Tourrean. Esprintean irabazi zituen lehen bi etapak, eta bost laguneko ihesaldian sartuta altxatu ditu bi eskuak gaur. Astebetean hiru garaipen. 15. kilometroan joan dira ihesean Thomas Voeckler (Europcar), Jan Bakelants (Omega), Alexis Vuillermoz (Ag2r), Jean-Marc Marino (Cannondale) eta Albasini bera, eta tropela ez da gai izan aurrekoak harrapatzeko. Shimanok eta Lamprek egin dute ahaleginik handiena, baina, gutxitan bezala, indartsuago zegoen aurreko boskotea. Azken aldapan ezinean geratu dira Marino eta Vuillermoz, eta, ondoren, erasorik gabe, Albasini nagusi izan da esprintean. Bihar amaituko da Erromandiko Tourra, 18,5 kilometroko erlojupekoarekin, eta Simon Spilak (Katuxa) dago lider. Hori bai, Chris Froome (Sky) da bigarren urtez jarraian itzulia irabazteko faborito argia, segundo bakarrera baitago sailkapen nagusian.
Txirrindularitza
Ihesaldian sartuta ere, Albasini
Erromandiako Tourreko hirugarren garaipena lortu du Orica Greenedgeko suitzarrak, etapa hastearekin batera bost laguneko ihesaldian sartu, eta esprintean Voeckler eta Bakelants menderatuta. Simon Spilak iritsi da lider biharko 18,5 kilometroko azken erlojupekora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu