Txirrindularitza

Ihesaldian, Txernetski

Katuxako errusiarrak irabazi du Voltako seigarren etapa, hamahiru txirrindulariko ihesaldian esprint estu-estuan nagusituta. Richie Porte (Sky) iritsiko da liderraren maillotarekin azken etapara.

jarraia109472.jpg
unai zubeldia
2015eko martxoaren 28a
16:54
Entzun

Sergei Txernetski errusiarrak (Katuxa) irabazi du Kataluniako Voltako seigarren etapa, Cervera eta Port Aventura artekoa, hamahiru txirrindulariko ihesaldia helmugaraino iritsi eta esprint estu-estuan nagusituta. Azken kilometroan sartuta, metro batzuk hartu ditu Julian Alaphilippe frantziarrak (Etixx-Quick Step), baina helmuga marran bertan hartu dio aurrea errusiarrak. 21 txirrindularik ihes egin dute etapa hastearekin batera, baina haizeak gogotik lan egin du amaiera partean, eta 21etik hamahirura murriztu da taldetxoa. Loic Chetout baionarra (Cofidis) saiatu da aurrean erasoka esprinta saihesten, baina ezin izan du lortu helburua. Tropel nagusia, berriz, bat eginda iritsi da helmugara, eta Richie Portek (Sky) arazorik gabe eutsi dio liderraren maillotari. Bihar amaituko da Volta, Montjuicen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.