Iñigo Landaluze Euskaltel-Euskadiko txirrindularia errugabetu egin du TAS Kirol Arbitratze Epaitegiak, dopatze akusaziotik. 2005ean, berak irabazi zuen Dauphine Libere proban, testosterona maila handia atzeman zioten,onartutakotik kanpokoa. Testorena kopuru handi hori gorputzak berez ekoizten ziola argudiatu zuen txirrindulariak.
Espainiako Txirrindularitza Federazioko Kirol Diziplinako batzordeak dagoeneko errugabetu zuen txirrindulari bizkaitarra joan den maiatzean, baina ekainean Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak erabaki horren kontra jo zuen. Ondorioz, TASek esku hartu behar izan du,eta erakunde horrek ere txirrindulariaren aldeko erabakia hartu du.
Dopatze akusazioa
Iñigo Landaluze errugabetu egin du TASek
Testosterona kopuru handia gorputzak berez sortzen diola argudiatu zuen txirrindulariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu