Pilota

Iker Irribarria zirimola izan da (22-14)

Nagusitasun handiz irabazi dio Aimar Olaizolari, eta Oinatz Bengoetxea izango du aurkari buruz burukoaren finalerdietan

Iker Irribarria amorru keinua egiten. I. U. / RP
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko apirilaren 30a
20:16
Entzun

Iker Irribarriak 22-14 irabazi dio Aimar Olaizolari Iruñean, eta buruz buruko txapelketaren finalerdietarako sailkatu da aurreneko aldiz. Aramako gazteak, 20 urte, erakustaldia eman du erasoan, eta Oinatz Bengoetxea izango du hurrengo aurkari. Indarrean egon da aldea, Irribarriak une oro agindu baitu piloteoan. Horren erakusle atzean lorturiko 12 tantoak.

1-7 aurreratu da Irribarria hasi eta berehala. Ondo sakatu eta erresto osteko pilotakada baliatuz Olaizola zazpigarren koadrotik sartzera behartu du. Olaizola jokoo nahasten saiatu da, eta horri esker tartea murriztu du (7-11). Irribarriak, baina, berriz ere sakea hartu du eta aldeak markatu ditu. "NIre gainetik pasa da. Kantxatik atera nau", adierazi du Olaizolak amaieran. Esaldi horrek bikaina laburbiltzen du Irribarria nola iritsi den 11-21era. Olaizolak emaitza atondu du amaieran azken tantoan huts egin aurretik.

Markagailua. 0-1, 1-1, 1-7, 4-7, 4-9, 5-9, 5-11, 7-11, 7-13, 8-13, 8-18, 11-18, 11-19, 11-21, 14-21 eta 14-22

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.