Iker Karrera, bigarren Mont Blanceko ultra trailean
MENDIA. Iker Karrera idiazabaldarra bigarren postuan sailkatu zen atzo Mont Blanceko ultra trailean, munduko ultra trail ospetsuenean. Karrerak parte hartu duen lehen aldia izan da eta bigarren egin du Kilian Jornet irabazlearengandik bederatzi minutu eskasera. Jornet katalanak hirugarrenez irabazi du Mont Blanceko ultra traila, hogei orduko eta 36 minutuko markarekin, Chamonixen (Frantzia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu