Dominak lortzeko bidea asko zaildu da Iker Martinez eta Xabi Fernandezentzat. Eguneko lasterketak bukatuta, sailkapenean ez dute aurrerapausorik egin. 11. postuan jarraitzen dute, eta lehiaketaren erdia jokatuta dago jada.
49er mailan, hamabost estropada egiten dira zazpi egunean, eta lehen hamarrak finalerako sailkatzen dira.
Bide onetik hasi dute eguna haiek, lehen estropadan hirugarren izan baitira. Onenetara hurbiltzeko, baina, ezinbestekoa zen bigarren lasterketan ere lan txukuna egitea, eta hor egin dute kale: 15.ak izan dira.