Gaurko estropadetan zortzigarren, bigarren eta hirugarren lekuan bukatu dute Martinezek eta Fernandezek eta horrek, sailkapenean laugarren postuan doazen estatubatuarrekin, Tim Wadlowekin eta Pete Spauldingekin, aldea handiagotzen lagundu die.
Gaurko estropaden ondoren, bi eskaldunak lider dira 60 punturekin. Jarraian, ukrainarrak daude 9 puntuko aldearekin; hirugarren lekuan, britainarrak daude 11 puntura.
Urrea beraz, euskaldunengandik inoiz baino hurbilago dago. Oraindik ordea, osteguneko estropada geratzen da belako 49er modalitateko dominak erabakitzeko.
atenasko 2004ko olinpiar jokoak
Iker Martinezek eta Xabier Fernandezek domina eskuratuko dute
Osteguna bitartean, dominaren kolorea jakingo ez dugun arren orain arte eginiko lanak podiumean lekua ziurtatu die Iker Martinez eta Xabier Fernandez euskaldunei. Belako 49er modalitatearen hiru estropada ospatu dira gaur eta Espainiako bela taldeko Iker Martinezek eta Xabier Fernandezek lider jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu