Urtero legez, Euskal Herrian baino denbora gehiago eman dute aurten ere Pou anaiek atzerrian. Mallorca (Herrialde Katalanak), Yosemite (AEB) eta Grezia izan dira eskalatzeko baliatu dituzten lekuetako batzuk.
Hala ere, lehentasuna zein den garbi dute: Enekoren belauna sendatzea. Erronka berri bat prestatzen ari dira, baina ez dute haren berririk eman oraindik: "Eneko sasoian baldin badago, baliteke 2014 hasieran bertan ematea hormaren berri".
Esperientzia luzea dute biek ala biek, eta horrek lagundu egiten diela aitortu du Iker Pouk. "Espiritu gaztea" dute, eta motibazioa ere alde: "Gogo hori galtzen dugunean iritsiko da gelditzeko momentua".
BERRIAk bihar argitaratuko du Iker Pouri eginiko elkarrizketa.