Iker Vicentek lehen aldiz irabazi du Urrezko Kopa
AIZKORA. Iker Vicente aurrenekoz nagusitu zen atzo Donostian Urrezko Kopan, eta, hori lortuta, eten egin zuen Aitzol Atutxak zeraman bolada bikaina —azken lau ekitaldiak irabazi zituen—. Otsagabiarrak 30.11ko marka egin zuen, Mikel Larrañagak 31.38, Atutxak 34.12, Iñaki Azurmendik 37.37 eta Eneko Otañok 41.06.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu