FUTBOLA
Ikerketa abiaraziko dute Serginhoren heriotza azaltzeko
Brasilgo Poliziak Serginho futbol jokalariaren heriotza argitzeko ikerketa bat abiaraziko duela jakinarazi du. Ikerketa horren helburua medikuek eta klubak arduragabe jokatu zuten ala ez argitzea izango da. Serginhoren gaitzaren berri bazutela adierazi du klubak, baina baita futbolean jokatzeko arriskutsua ez zela ere. Ikerketak erakusten duenaren arabera, medikuak zein klubeko ordezkariak auzitara eraman ditzakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu