Ikurrinarekin aterako dira bi taldeetako kapitainak
REALA-ATHLETIC. Realeko eta Athleticeko kapitainak ikurrinarekin zelairatuko dira bihar Anoetan, orain 34 urte Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek egin zuten bezala. Horrez gain, euskararen aldeko festa egingo da Anoetan. Hala, hiru bideo jarriko dira, non bi taldeetako jokalariek atxikimendua erakusten diote euskarari. Halaber, partida hasi aurretik Guk, euskaraz kanta abestuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu