Irudia.Donostia
IKUSLE 'PRIBILEGIATUAK'
Izaera berokoak dira Pablo Laso eta Dusko Ivanovic (argazkian biak); Baskoniako entrenatzailea, batez ere. Illunben imintzio asko egin zituen, epaileei protestaka, eta harmailetako zaleek txistu egin zioten sarri. Lasoren kexuak ez ziren hain nabariak izan. Prentsa aretorako utzi zuen bere haserrea, eta Jimmy Baronek jasotako tratua salatu zuen gogor. Ivanovicek, berriz, hitzik ez zuen esan epaileei buruz, irabazten denean bigarren mailakoa izaten baita haien jarduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu