Manchester Unitedek eta Athleticek hilaren 8an Old Trafford zelaian jokatuko duten partidarako sarrerak erosteko ilara luzeak sortu dira Bilbon, San Mames futbol zelaiaren inguruan. Zale askok gaua igaro dute ilaran, eta 9:30ean zabaldu dituzte leihatilak.
Athleticek 4.138 sarrera jarri ditu salgai, eta bazkide bakoitzak sarrera bat hartzeko aukera izango du.
Txarteldegiak 20:00etan itxiko dituzte eta, sarrerak soberan geratzen badira, ostiralean jakinaraziko du Athleticek sarrerak erosteko ordutegia.
Partida Europako Ligako final-zortzirenetako joanekoa izango da.
Domekako derbirako ilarak Anoetan
Donostian ere gaupasa egin dute hainbat zalek igandeko Athletic-Reala (16:00) derbirako sarrerak lortzeko. 9:00etan zabaldu dituzte Anoeta estadioko leihatilak, eta bazkideentzat salmentan jarritako berrehun sarrera saldu dituzte.
Atzo 15:00etan hasi zen ilara osatzen.