Illarramendiri jarritako zigorra «gehiegizkoa» dela dio Aranburuk

Apelazio Batzordeak bere horretan utzi du zigorra, eta Realak bi aste ditu diziplinakoan helegitea aurkezteko

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Hautsak harrotu ditu Realean Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Asier Illarramendiri ezarritako bi partidako zigorra. Atzo, gainera, Apelazio Batzordeak bere horretan utzi zuen zigorra, eta Realak bi aste ditu orain Diziplina Batzordean helegitea aurkezteko.

Mikel Aranburu kapitaina izan da lehena zigorraz iritzia ematen. «Txartel gorria merezi zuen eztabaida daiteke, baina gehiegizkoa iruditzen zait bi partidako zigorra. Ea batzordeak zigorra kentzen dion, baina ez dago gure esku, eta epaileak dioena errespetatu behar dugu. Hala izan zen Granadan, eta Mallorcaren aurka ere hala izango da. Jokatu egin behar dugu, eta kito», esan zuen atzo.

Mikel Gonzalez ere Illarramendiri ezarritako zigorraz mintzatu zen. Atzelariak, halere, ez zuen asko hitz egin nahi izan. «Ez dakar ezer onik epaileez gaizki esaka aritzeak. Bizpahiru hilabete barru berriro egingo duzulako topo epaile horrekin, eta orduan beste jarrera batekin epaituko zaituelako», azaldu zuen. Lan saioari dagokionez, Diego Ifran arazorik gabe entrenatu zen, eta Mallorcaren aurka jokatu ahal izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.