Pilota

Imazek ordezkatuko du Albisu, eta Victorrek Bengoetxea VI.a

Donostian jokatuko dute binakako txapelketako finalerdietako ligaxkako partida. Irujo-Rezusta eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea larunbatean ariko dira, Bilbon.

Imaz, Oiartzunen, profesionaletan jokatutako estreinako partidan. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko martxoaren 7a
14:04
Entzun

Binakako txapelketako finalerdietako ligaxka asteburu honetan hasiko da eta lehen jardunaldian hainbat aldaketa egongo dira. Jon Ander Albisu eskuko minez dago eta Ander Imazek ordezkatuko du. Oinatz Bengoetxeak ere ezingo du jokatu, orkatileko minez bukatu zuen herenegun eta Victor Esteban ariko da  haren ordez. Gauzak hala, hau da igandean, Donostian jokatuko den partida: Victor-Untoria / Artola-Imaz.

Finalerdietako ligaxka larunbatean hasiko da, Bilbon, Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Irujo-Rezustaren arteko partidarekin. Bestalde, dagoeneko jakina da non jokatuko den finalerdietako partida guztiak. Bigarren jardunaldikoak Iruñea eta Eibarren, eta azkenekoak Iruñea eta Gasteizen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.