Iñaki Eizagirre eta haren aitak Valentziara eramandako odolkiak

2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Realeko atezainen artetik inori buruz bitxikeriak konta badaitezke, Iñaki Eizagirreri buruz konta daitezke (Donostia, 1920). 16 urterekin fitxatu zuen Realak, baina handik bost urtera Valentziara jo zuen orduko 60.000 pezetagatik. Lehen denboraldian ez zuen jokatu, Realarekin izandako istilu batengatik. Bigarrenean, berriz, Epi izeneko baten itzalpean zebilen, harik eta 17. jardunaldian San Mamesera iritsi zen arte. Agustin aitaren bisita jaso zuten valentziarrek neurketaren bezperan. Harategia izanik, odolkiz eta lukainkaz betetako otarra eraman zien, baita Epiri berari kalte egin ere, gehiegi jateagatik. Ordutik, Eizagirrek jokatu zuen. Donostiara itzuli aurretik, bederatzi urtez jokatu zuen han, eta hiru liga irabazi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.