Iñaki Williams eta Athletic akordio batera iritsi dira eta aurrelariak 2021eko ekainaren 31ra arte luzatu du kontratua —aurrekoa 2017kora artekoa zen—. Bi aldeek asteak zeramatzaten negoziatzen eta azkenean bat egin dute. Zurrumurruen arabera aurrelariak hainbat talderen eskaintzak jaso ditu, hogei milioiko etete klausula ordaintzeko prest zeudenak, baina Athleticen jarraitzea nahiago izan du. Aurrerantzean 50 milioi euroko etete klausula izango du. Taldeak ez du jakinarazi zenbateko soldata izango duen, baina Bilbo inguruko hainbat hedabidek zabaldu dutenez asko hobetuko ditu baldintzak eta milioi bat euro inguruko soldata izan dezake urtean.
Iñaki Williamsek 21 urte ditu eta iragan sasoian egin zuen debuta lehen taldearekin. Hartaz geroztik 51 partida ofizial jokatu ditu eta hamahiru gol sartu.