Inaxio Perurenak ez du jaso 303 kiloko harria

Bi ahalegin egin ditu leitzarrak, baina ez du helburua lortu: "Beroketan ikusi dut ez nengoela onenean".

Inaxio Perurena. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 22a
13:43
Entzun

Inaxio Perurenak ezin izan du 303 kiloko harria jaso Altsasuko frontoian egindako ahaleginean. Leitzarrak azaldu duenez, berotzen hasi eta bereala ikusi du onenean ez zegoela: "250 kiloko harria jasotzerakoan hankak dantzan nabaritu ditudanean pentsatu dut zaila izango zela helburua lortzea".

Lehen ahaleginean belaunetaraino jaso du harria Perurenak, baina hurrengo kolpean huts egin ondoren, etsi egin behar izan du ahaleginean. Beste ahalegin bat ere egin du baina urrutiago geratu da helburua lortzetik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.