Eibar 2-1 Alaves

Indar erakustaldia egin du Eibarrek

Galtzen hasitako partida irauli dute etxekoek azken minutuan. Lehia bizia izan da, eta hamar jokalarirekin amaitu dute bi taldeek. 

Eibarko jokalariak garaipenaren gola ospatzen. JUAN HERRERO, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko azaroaren 4a
12:31
Entzun

Sendo eta konfidantzarekin zelairatu dira Alaveseko jokalariak. Azken hiru partidak irabazteak ematen duen segurtasunarekin. Aldiz, Eibarri nabari zitzaion irabazi beharrak eragindako urduritasuna. 

Mendilibarrek sendotu egin du defentsa hasieratik, azken asteetako akatsak konpondu asmoz. Baina etxekoen hutsak nabarmen utzi ditu Manu Garciak sartutako huts eta batekoak. Eibarrek erasoz erantzun dio golari, eta hurrengo minutuetan ahaleginak eta bi egin dituzte aldea murrizteko. 

Erasoa jotzearekin batera defentsa ahuldu du Eibarrek, eta Alavesek izan du aukerarik bigarren gola sartzeko. Ordea, hari ere partida zaildu zaio 22. minutuan Duarte kanporatu dutenean. 

Kanporatzearekin aldatu egin dura rolak. Markagailuak bere horretan jarraitu duen arren, Eibarrek hartu du nagusitasuna. Mendilibarrek berak ere defentsa alde batera utzi eta erasoari eman dio lehentasuna. Horri esker gola sartzeko bi aukera bikain izan dituzte etxekoek, nahiz eta bietan baloiak zutabea jo. 

Bigarren zatian Eibar izan da hamar jokalarirekin geratu dena De Blassis kanporatu ostean. Horrek, baina, are gehiago ahalegintzera bultzatu ditu etxekoak. Amaierarako 25 minutu geratzen zirenean heldu da berdinketaren gola, eta handik gutxira, 0 eta 2koa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.