TXIRRINDULARITZA

Indartsu hasi da Dumoulin

Iazko Italiako Giroko irabazlea izan da azkarrena aurtengo ekitaldiko lehen etapan, Jerusalemen jokatu den erlojupekoan. Pello Bilbaok lan bikaina egin du, eta seigarren sailkatu da. Chris Froome erori egin da lehiatu aurretik, eta ezinean aritu da: 37 segundo galdu ditu.

2018ko maiatzaren 4a
16:13
Entzun

Maglia arrosa erantzi beharrik ez du izan Tom Dumoulinek. Erakustaldia eman du erlojuaren aurka Sunweb taldeko txirrindulari herbeheretarrak. Rohan Dennis (BMC) eta Victor Campenaerts (Lotto Soudal) sailkatu dira haren atzetik, bi segundora. Seigarren izan da Pello Bilbao gernikarra, hemezortzi segundora. Giroa irabazteko faboritoei dagokienez, Dumoulinek aldea atera die guztiei: hogei segundo Simon Yatesi (Mitchelton), 27 Domenico Pozzovivori (Bahrain), 33 Thibaut Pinoti (FDJ), 37 Chris Froomeri (Sky), 40 Davide Formolori (Bora), 46 Esteban Chavesi (Mitchelton), 50 Fabio Aruri (UAE) eta 56 Miguel Angel Lopezi (Astana).

Bihar bigarren etapa jokatuko dute. Israelen jokatuko da berriro. Haifa eta Tel Aviven artean. Txirrindulariek 167 kilometro egin beharko dituzte. Etapa laua da, beraz, ezusterik ezean, esprintean erabakiko da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.