Ingalaterrak eta Galesek lehen postua dute jokoan
ERRUGBIA. Sei Nazioen Torneoko hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur. Dublinen, Irlanda eta Italia izango dira aurrez aurre (15:30). Eguneko partida nagusia, berriz, Londresen jokatuko dute Ingalaterrak eta Galesek (18:00). Bi selekzio horiek daude sailkapenaren buruan, jokatu dituzten bi partidak irabazi baitituzte. Frantziak, berriz, bihar jokatuko du, Edinburgon, Eskoziaren aurka (17:00)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu