Ingalaterrako selekzioak eman zuen atzo ezustea: 2008ko Eurokopatik kanpo gelditu zen, etxean Kroaziarekin 2-3 galdu ostean Wembleyn (Londres). Berdinketa nahikoa zuen. Kolpea jaso eta gero, gaur hartu du hango Federazioak lehen neurria: hautatzaile postutik kendu du Steve McClaren.
Hemezortzi hilabete baino ez ditu egin karguan McClarenek. Sven Erikssonen kargua hartu zuen iaz, eta lau urteko kontratua zeukan. BBC telebista kateak esan duenez, 3,5 milioi euro jaso ditzake McClarenek orain.
Austrian eta Suitzan jokatuko da datorren udan gizonezko selekzioen Eurokopa.
Futbola
Ingalaterrak postutik kendu du hautatzailea, Eurokopatik kanpo gelditu ostean
Hemezortzi hilabete egin ditu karguan Steve McClarenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu