Sei Nazioen Torneoaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur arratsaldean: Ingalaterra Italiaren aurka ariko da (15:30, France2), eta Eskozia, Galesen aurka (18:00, France3). Aurtengo torneoa faborito argirik gabe hasi baldin bada ere, Ingalaterrak eman zuen itxurarik onena lehen jardunaldian, Cardiffen sendo jokatuta irabazi baitzion Galesi (19-26).
Munduko Kopa hurbiltzen den aldi guztietan bezala, koska bat gorago jartzen du langa Ingalaterrak, eta udazken honetarako prestaketan bide onean dagoela erakutsi nahiko du. Arrosaren hamabostekoak etxean jokatuko du, Italiaren aurka. Martin Jonhsonen jokalariak faboritoak izanen dira, baina italiarrek lotsagabe jokatuko dute. Joan den astean oso hurbil izan zuten garaipena,Irlandaren aurka (11-13 galdu zuten), eta gaur gisa berean jokatu nahiko dute.
Galtzaileen arteko partida
Arratsaldeko bigarren partidan Eskoziak Gales jasoko du Edinburgon. Bi selekzioek galdu egin zuten joan den astean, eta torneoa irabazteko aukeraren bat izateko, irabazi egin beharko dute derrigorrean. Bi selekzioak lehen jardunaldiko okerra zuzentzeko asmoz zelairatuko dira.
Ingalaterrak Sei Nazioen Torneoan bere agintea sendotu nahi du Italiaren aurka
Arrosaren taldeak etxean jasoko du gaur Italia, eta Gales eta Eskozia lehen partida irabazten saiatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu