TXAPELDUNEN LIGAKO FINALA
Ingalaterrako Ligako bost jokalari, onenen artean
Atzo aukeratu zuten Istanbulen, finala jokatu aurretik, txapelketako hamaikako ideala
2004-2005 denboraldiko Txapeldunen Ligak badu jada bere hamaikako ideala. Atzo aukeratu zuen Istanbulen, finala jokatu aurretik, txapelketako babesle ofizialak. Ingalaterrako Ligako taldeko jokalariak dira nagusi hamaikako horretan. Petr Cech, John Terry, Jamie Carragher, Ashley Cole eta Steven Gerrardek ematen diote nagusitasun hori Ingalaterrako Ligan jokatzen duten klubei. Aipagarria da Espainiako Ligan aritzen diren jokalarien kopuruaren beherakada. Ronaldinho soilik ageri da hamaikakoan. Italiako Ligak bi ordezkari ditu, eta biak Milan atzoko talde finalistako jokalariak: Cafu eta Shevtxenko. Ballack Alemaniako Ligakoak, Juninho Frantziako Ligakoak eta Cocuk Herbeheretako Ligakoak osatzen dute hamaikakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu