TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA. HUTSUNEAK

Iñigo Cuestak eta Mauro Faccik ez dute parte hartuko, gaixo baitaude

2005eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Frantziako Tourrean bi txirrindulari faltako dira azken orduan: Iñigo Cuesta espainiarra (Saunier Duval) eta Mauro Facci italiarra (Fassa Bortolo). Biek ala biek atzo utzi zuten lasterketa, osasun arazoak zirela medio. Cuestak mina zuen gorputz osoan, eta Facci gastroenteritisak jota zegoen. Saunier Duvalek eta Fassa Bortolok azkar aurkitu dizkiete bi ordezkoak. Hala, Rubens Bertogliati suitzarrak Cuesta ordezkatuko du, eta Paolo Bossoni italiarrak Facci.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.