Nahi eta ezina. Hori da Iñigo Martinezek pasa den igandetik sentitzen duena. Meniskoa hautsi zuen Rayoren aurkako partidan, eta ezinbestean agur esan diodenboraldiari. Herenegun egin zioten ebakuntza, eta bihar hasiko da errehabilitazioan. Estreinako denboraldia izan da Ondarroakoarentzat. Estreinakoa eta «ahaztezina». «Lehen urtea izateko, sasoi ederra osatu dudala uste dut. Pena da, halere, horrela amaitu beharra».
Atzoko lan saioan, bestalde, Asier Illarramendi ez zen entrenatu, eta zalantzan dago Espanyolen aurka ariko den edo ez. Azkenik, Realak salaketa jarri du San Mamesko gertaeren harira.
Iñigo Martinez: «Pena da sasoia horrela amaitzea»
Realeko atzelaria atsekabetuta dago, baina argi utzi du denboraldi hau «ahaztezina» izan dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu