Iñigo Martinezek beteko du, ziurrenik, Vadim Demidovek atzeko lerroan utziko lekua, igandean, Sportingen aurka. Erdilari norvegiarrak ezin izan zuen osatu atzoko entrenamendua, arazo fisikoak tarteko. Philippe Montanierrek, dena den, ez du erabat baztertu haren parte-hartzea.
Diego Ifranek, bestalde, Donostian jarraituko duela dirudi; neguko fitxaketen epea amaitzear dago, eta zuzendaritzak ez du hasi oraindik hura beste talderen batera joateko mugimendurik. McDonald Marigaren egoera bestelakoa da, aurki utz baitezake Reala Parmara joateko; Italiako Futbol Federazioaren baimenaren zain daude denak.
Iñigo Martinezek dio Sportingi «ezinbestean» irabazi behar diotela
Ondarroako erdiko atzelariak Demidoven lekua beteko du, ziurrenik, Sportingen aurkako partidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu