Iñigo Martinezek Londresen egon nahi du
FUTBOLA. Iñigo Martinez Realeko atzelaria pozik agertu zen Zubietan, Olinpiar Jokoetarako aurre-hautaketan dagoelako: «Ilusioa egiten didate, eta han egoteko borrokatuko naiz». Hala ere, garrantzia kendu nahi izan zion aukeraketari: «Azken zerrendatik kanpo geratuta ere, pozik egongo naiz». Bestalde, ziurtatu zuen eskuin belauna «erabat osatuta» daukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu