Iñigo Peña, 1.000 metroko K4ko finalera

Zumaiarra bigarren izan da finalerdian. Larunbatean izango da finala (15:12).

Iñigo Peña, atze-atzean, finalerdietako estropada. FERNANDO BIZERRA JR / EFE
2016ko abuztuaren 19a
16:32
Entzun

Dominaren bat lortzeko lehian izango da larunbat arratsaldean Iñigo Peña piraguista. Javier Hernanz, Rodrigo Germade, Oscar Carrera eta zumaiarrak osatutako taldea hirugarren izan da sailkatze proban, eta finalerdian lortu du finalerako txartela, bigarren postuan helmugaratuta.

Hamalau ontzik hartu dute parte Jokoetan, eta gaur jokatu dute sailkatze fasea, bi txandatan. Txanda bakoitzeko lehen sailkatua finalerako sailkatu da, eta beste hamabiek seina ontziko bi finalerdi jokatu dituzte. Finalerdi bakoitzeko lehen hiru sailkatuak igaro dira biharko finalera. Guztira, zortzi ontzi lehiatuko dira finalean.

Hori horrela, Peñaren taldea hirugarren postuan helmugaratu da sailkatze fasean. Txekiar Errepublika izan da nagusi proba horretan. Finalerako txartel zuzena lortu ezinda, finalerdietan lehiatu behar izan du Peñak. Indartsu hasi dira Errusia, Eslovakia eta Frantzia, eta lehen 500 metroak laugarren postuan egin dituzte Peñak-eta, baina bigarren erdian, atzetik aurrera jo, eta Frantzia eta Errusia gainditu dituzte.

3:00 minutuko denbora eginda, finalean izango da bihar Peña, Australia, Eslovakia, Portugal, Serbia, Frantzia, Kazakhstan eta Errusiarekin batera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.