ASOBAL LIGA

«Inoiz baino lehia handiagoa izanen da»

2003ko irailaren 12a
00:00
Entzun
(Portlandeko entrenatzailea)

«Inoiz baino lehia handiagoa izanen da»





1. Pozik nago, lan ona egin dugula uste dut. Bederatzi partida jokatu ditugu eta pixkanaka-pixkanaka jokoaren erritmora ohituz joan da taldea. Oraindik gauza asko hobetu beharko ditugu, baina, defentsan, adibidez, talde sendoa garela erakutsi dugu. Emaitzak onak izan dira eta kontuan hartu behar dugu hobera egin behar dugula oraindik. Alde negatiboa da hainbat jokalari min hartuta ditugula. Jovanovic eta Richardson oraindik ez daude jokatzeko moduan, baina gainontzekoak, nahiz eta sasoi betean ez egon, denak arituko dira Granollersen aurkako lehen partidan.

2. Argi dago oraindik ez gaudela sasoi betean. Hilabete daramagu entrenatzen eta normalena da pixkanaka-pixkanaka egitea gora. Jokalari berriek ahalegin berezia egin beharko dute taldearen jokatzeko modura egokitzeko, baina ez dut uste arazorik izanen dugunik. Ongi egokitzen ari dira; ez dago arazorik beste jokalariekin, ezta hemengo jokatzeko moduarekin ere, beraz, denbora kontua da sasoi betean egotea.

3. Faborito nagusia oraingo txapelduna izanen da, noski, Bartzelona. Berak defendatu beharko du titulua. Hala ere, aurten inoiz baino lehia handiagoa izanen dela uste dut. Talde guztiak sendotu dira eta badira hainbat txapeldun izateko aukerarekin. Badakigu 30 etapa dituela Ligak eta banaka egin behar ditugula urratsak, lasaitu gabe eta argi izanda gure helburuak zeintzuk diren.

4. Portlandek argi du jokatzen dituen lehiaketa guztiak izanen dituela helburu. Noski, Asobal Liga eta Europako Errekopa izanen dira gure helburu nagusiak, eta, haiekin batera, denboraldian jokatu ahal izanen ditugun txapelketa guztietan saiatuko gara onenak izaten. Dena irabaztea da gure helburua, finean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.