Inter Milan futbol klubak gaur goizean gutun bat jaso du bi bala zorrorekin eta mehatxu esaldiekin, eta Italiako Polizia gertaera ikertzen ari da.
Lehen taldeari, Roberto Mancini entrenatzaileari eta Massimo Moratti presidenteari buruzkoak dira mehatxuak.
Poliziak jakinarazi duenez, eskutitza eskura eman diete egoitzako langileei.
Iaz Italiako Liga irabazi zuen Interrek, eta denboraldi honetan, sei jardunaldi jokatu eta gero, lider doa.
Futbola
Inter Milanek bala zorroak jaso ditu egoitzan
Gutun batean jaso ditu gaur, eta lehen taldea, Mancini entrenatzailea eta Moratti presidenteari buruzko mehatxuak ere badaude eskutitzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu