Intxauspek eta Arizmendik irabazi dute Saint Andren
TRINKETA. Alexis Intxauspek eta Thierry Arizmendik Baionako Merkatarien Torneoko finala irabazi zuten atzo (50-42), Mikel Gonzalez eta Paxkal Ezkurraren aurka. Partida bikaina izan zen, eta Saint Andre bete egin zen. Txapeldunak hamabost tantoren aldea izatera iritsi ziren arren, Gonzalezek eta Ezkurrak eskura izan zuten finala (41-42). Intxauspe-Arizmendik, baina, jarraian egin zituzten azken bederatzi tantoak. Gonzalez berriztarrak itxura ona eman zuen berezkoekin jokaturiko lehen finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu