txirrindularitza

Intxaustik lidergoa galdu du Asturiasko Itzulian

Fabio Duarte da aurrena orain. Euskaltelekoa bigarren dago, 19 segundora. Bihar amaituko da itzulia, mendiko etaparekin.

2010eko maiatzaren 1a
19:00
Entzun
Fabio Duarte (Cafe de Colombia) da Asturiasko Itzuliko lider berria, Pravia-Cangas de Narcea laugarren etapa ihes eginda irabazi ostean. Ondorioz, Beñat Intxaustik (Euskaltel-Euskadi) sailkapen nagusiko lehen postua galdu du -atzo lortu zuen, etapa irabazteaz gain-.

Intxausti bera hirugarren heldu da, 1.10era.

Bihar bukatuko da itzulia, Fuentes de Narcea-Oviedo etaparekin. Mendia izango dute: hirugarren mailako hiru, lehen mailako hiru.

Sailkapen nagusia

1. Fabio Duarte (Cafe de Colombia) 14.14.18

2. Beñat Intxausti (Euskaltel Euskadi) 19ra

3. Santiago Perez (Loule-Louletano) 50era

4. Alez Cano (Cafe de Colombia) 1.02ra

5. Jose Herrada (Caja Rural) 1.03ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.