Patinajea

Ioseba Fernandez, munduko txapeldun

Urrezko domina irabazi du Rosarioko (Argentina) munduko txapelketan. Patxi Peula, bestalde, hirugarren izan da beste proba batean.

Ioseba Fernandez, iazko lan-saio batean. @IOSEBAFERNANDEZ
2014ko azaroaren 14a
12:05
Entzun

Ioseba Fernandez nafarrak urrezko domina bereganatu du Rosarion (Argentina) izaten ari den munduko txapelketan, 500 metro esprint proban. Final-laurdenetatik hasi eta finaleraino, sailkapen guztiak gainditu ditu Fernandezek, eta azken proban ere nagusitu da. Haren atzetik geratu dira Pedro Causil kolonbiarra eta Michael Mulder herbeheretarra. Fernandezek, gainera, zilarrezko domina irabazi du erlojuaren kontrako 200 metroen proban.

Patxi Peula arabarrak, bestalde, brontzezko domina lortu du munduko txapelketan. Hirugarren izan da 10.000 puntu/kanporaketa izeneko proban, Gwang Ho Choi korearraren eta Alexis Contin frantziarraren atzetik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.